Historia
Irabazteko antolatuak ...
Eguberritako Nazioarteko Txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia, Euskadin ospatzen den maila handieneko igeriketa txapelketa da eta nazioarteko igeriketa egutegian erreferentzi puntua izatera iritsi nahi du. Bi kirol ekitaldi garrantzitsuk bat eginda sortu da txapelketa hau, hala nola: Eguberritako Nazioarteko Ordiziako Saria, Ordizia K.E.ak antolatuta, eta Donostia Hiria Nazioarteko Txapelketa, Easo I.T.ak antolatuta:
Eguberritako Nazioarteko Ordiziako Sari Nagusia Euskadi barruan tradizio gehien zuen nazioarteko igeriketa txapelketa zen, lehenengo edizioa 1982an izan zen eta. Urteetan zehar bere izen ona handitzen joan da eta igerilari oso ezagunak parte hartu dute, adibidez: Martín López Zubero, Sergi López, Kristin Otto, Karoly Güttler, Nina Zhivanevskaya, eta euskaldunen artean, Harri Garmendia, Junkal Irigoyen eta Ane Saseta. Orain dela 10 urte txapelketa hau EUROPEAR IGERIKETA LIGAN sartzea izan zen bilakabide positibo honen gailurra.
Donostia Hiria Nazioarteko Igeriketa Txapelketa Donostiako patroia ospatzen den urtarrilaren 20ko egunaren inguruan, Easo Igeriketa Taldeak 1995. urtean antolatu zuen lehenengo aldiz. Helburu argia zuen: maila handiko igerilariak hirira erakartzea, lehiaketa zabal eta garbi batean, saria igerian irabazteko xedea jarrita, hau da, aldez aurretik inorentzat diru sari finkorik jarri gabe. Urteak pasa eta Txapelketaren maila gora joan zen, bai Estatuko nahiz kanpoko igerilari nabarmenak parte hartu zutelako, hala nola Tom Dolan txapeldun olinpikoa, bai bertan lortu ziren markak kalitate handikoak izan zirelako, alajaina Eva Piñerak lortu zuen Espainiako errekor bat 50m bizkar eran. L.E.N. erakundearen egutegi barnean ere bazegoen.
Elkartzea bi igeriketa taldeen ahaleginei esker lortu zen eta probari bultzada handi bat ematea da helburu nagusia. Erakunde euskaldunak (Euskal Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia), Euskadiko eta Gipuzkoako Federakuntzak eta Ordizia eta Donostiako Udalak Txapelketaren antolakuntzan laguntzen dute. Hala ere, igeriketaren mundutik ikusita bultzatu nahi dugun helburua da jendeari erakustea kirol honek eskatzen dituen konstantzia eta esfortzua marka onak lortzeko, eta bestalde, Gipuzkoa eredutzat edukitzea bere kokagune pribilegiatu, kalitatezko kirol ekipamendu eta kultura, aisia eta turismo oportunitateak kontutan harturik.
Baina, nola antolatzen da ezaugarri hauek dituen kirol ospakizun bat? Ordizia K.E.ak eta Easo I.T.ak txapelketa hau antolatzen dute Gipuzkoako eta Euskadiko Federakuntzen laguntzarekin. Probaren antolakuntzan Ohorezko Batzordea eta batzorde Antolatzailea egongo dira:

Ohorezko batzordea
Batzorde antolatzailea
