|
Lehiaketa
2006ko abenduaren 29an (ostirala) izango da
Donostiako Paco Yoldi kiroldegian (50 metroko igerilekua,
8 kale eta kronometro elektronikoarekin). Goizez hamarretan
hasiko dira kanporaketak eta arratsaldez finalak ospatuko dira seietan hasita
eta EITBk berremanda.
(Araudia .pdf
formatoan jeisteko)
Kategoria
bakarra izango da: Open Absolutua.
Espainiako Igeriketa Federazioari atxikitako
kluben bateko lizentzia indarrean duten igerilari espainiarrek parte hartu ahal
izango dute, baita igerilari atzerritarrek ere, beren federazioen baldintzak
betetzen badituzte.
Lehiaketan parte hartuko duten igerilariak
gonbidapen bidez hautatuko dira.
Talde bakoitzak nahi dituen hainbat igerilari inskribituko ditu
proba bakoitzean gutxieneko markak badituzte.
Igerilari bakoitzak banakako hiru probatan parte hartu
ahal izango du geihenez ere.
Igerilari ezinduentzako tokiak gordeko dira (paralimpikoentzako).
GIFek serieen behin-behineko zerrenda bat argitaratuko du bere
web orrian (http://www.igeri.net/)
abenduaren 22an, ostirala. Bertan akatsik antzeman ezkero, GIFen adieraziko
dira abenduaren 27 asteazkena, 12ak baino lehen.
Izena emateko
I. eranskineko orria bidali
behar da, bertako atal guztiak betez.
“PcJunior” programan eginiko inskripzioak ere onartuko dira. “PcJunior” erabiliz
inskripzioak egin behar dituzten klubei GIFek aldez aurretik lehiaketa duen
fitxeroa bidaliko die, klub hauek e-mailez bueltatu beharko dutelarik GIFra. Izena emateko azken eguna
2006ko abenduaren 20a, asteazkena, izango da, eta eguerdiko ordu
batetan amaituko da eskaerak hartzeko epea.
Antolatzaileek interesatuei jakinaraziko diete
zein igerilari dauden onartuta eta zein ez dauden, proba bakoitzeko serietan
sartuta ez daudelako.
Serieak marka bidez osatuko dira, jaiotze data kontutan izan
gabe.
Kanporaketa eta finaletako sistema erabiliko da igeriketarako.
Proba bakoitzaren arautegiari dagokionez (estiloa, distantzia,
etab.) proba guztietan RFENek lehiaketarako duen arautegia jarraituko da.
Lehiaketa honetan irteera bakarreko arautegia erabiliko da.
Bakarkako gizonezko zein emakumezkoetan sailkapen bat egingo da,
“Taula Germaniarrean” {1000 x (munduko errekorra/eginiko marka)} lortutako
puntuen arabera proba bakar batetan.
Proba batek bakarrik puntuatuko du (onena), eta halaxe erabakiko da
lehiaketaren
irabazleak zein diren. Proba bakoitzeko sailkapenak ere egingo dira.
Lehiaketako irabazleek Txapeldunaren Txapela eskuratuko
dute.
Lehiaketako lehenengo
hiru sailkatuek (gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan), Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Garaikurrak eskuratuko
dituzte.
50metroko igerilekuan taula germaniarraren arabera puntuaziorik handiena lortzen duen igerilariak
(gizon nahiz emakume) Donostia
Hiria Garaikurra eskuratuko du.
Kategoria
bakoitzerako (gizonezko nahiz emakumezkoetan) honako diru sariak banatuko
dira:
1.
sailkatua (Taula Germaniarra)
|
1200.-
euro |
2.
sailkatua (Taula Germaniarra)
|
800.- euro |
3.
sailkatua (Taula Germaniarra)
|
500.- euro |
4.
sailkatua (Taula Germaniarra)
|
300.- euro |
5.
sailkatua (Taula Germaniarra)
|
200.- euro |
Araudi
honetan zehaztuta ez dagoen guztirako Gipuzkoako Igeriketa Federazioak
lehiaketetarako duen araudia (ikus www.igeri.net)
erabiliko da, eta hor zehazten ez denerako Espainiako Federazioarena.
|