|
Azken
orduko albisteak
Eguberritako
Nazioarteko Txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko
Jaurlaritza Sari Nagusia,
Euskadin ospatzen den maila handieneko igeriketa txapelketa da
eta nazioarteko igeriketa egutegian erreferentzi puntua
izatera iritsi nahi du. Bi kirol ekitaldi garrantzitsuk bat
eginda sortu da txapelketa hau, hala nola: Eguberritako
Nazioarteko Ordiziako Saria, Ordizia K.E.ak antolatuta, eta
Donostia Hiria Nazioarteko Txapelketa, Easo I.T.ak antolatuta:
o Eguberritako
Nazioarteko Ordiziako Sari Nagusia Euskadi
barruan tradizio gehien zuen nazioarteko igeriketa
txapelketa zen, lehenengo edizioa 1982an izan zen eta.
Urteetan zehar bere izen ona handitzen joan da eta igerilari
oso ezagunak parte hartu dute, adibidez: Martín López
Zubero, Sergi López, Kristin Otto, Karoly Güttler, Nina
Zhivanevskaya, eta euskaldunen artean, Harri Garmendia,
Junkal Irigoyen eta Ane Saseta. Orain dela 10 urte
txapelketa hau EUROPEAR
IGERIKETA LIGAN sartzea izan zen bilakabide
positibo honen gailurra.
o Donostia
Hiria Nazioarteko Igeriketa Txapelketa Donostiako
patroia ospatzen den urtarrilaren 20ko egunaren inguruan,
Easo Igeriketa Taldeak 1995. urtean antolatu zuen lehenengo
aldiz. Helburu argia zuen: maila handiko igerilariak hirira
erakartzea, lehiaketa zabal eta garbi batean, saria igerian
irabazteko xedea jarrita, hau da, aldez aurretik inorentzat
diru sari finkorik jarri gabe. Urteak pasa eta
Txapelketaren maila gora joan zen, bai Estatuko nahiz
kanpoko igerilari nabarmenak parte hartu zutelako, hala nola
Tom Dolan txapeldun olinpikoa, bai bertan lortu ziren markak
kalitate handikoak izan zirelako, alajaina Eva Pińerak
lortu zuen Espainiako errekor bat 50m bizkar eran. L.E.N.
erakundearen egutegi barnean ere bazegoen.
Elkartzea bi igeriketa
taldeen ahaleginei esker lortu zen eta probari bultzada handi
bat ematea da helburu nagusia. Erakunde euskaldunak (Euskal
Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia), Euskadiko eta
Gipuzkoako Federakuntzak eta Ordizia eta Donostiako Udalak
Txapelketaren antolakuntzan laguntzen dute. Hala ere,
igeriketaren mundutik ikusita bultzatu nahi dugun helburua da
jendeari erakustea kirol honek eskatzen dituen konstantzia eta
esfortzua marka onak lortzeko, eta bestalde, Gipuzkoa
eredutzat edukitzea bere kokagune pribilegiatu, kalitatezko
kirol ekipamendu eta kultura, aisia eta turismo oportunitateak
kontutan harturik.
Baina, nola antolatzen da ezaugarri
hauek dituen kirol ospakizun bat? Ordizia K.E.ak eta Easo
I.T.ak txapelketa hau antolatzen dute Gipuzkoako eta Euskadiko
Federakuntzen laguntzarekin. Probaren antolakuntzan
Ohorezko Batzordea eta batzorde Antolatzailea egongo dira:
Ohorezko
Batzordean izango
dira:
o
Miren Azkárate Andre Txit Garaia, Eusko Jaurlaritzako
Kultura Aholkularia.
o Fernando Tapia Jaun Txit
Garaia, Harremana Sozial eta Instituzionalen Foru
Diputatua.
o Odón Elorza Jaun Txit
Garaia, Donostiako Udaleko Alkatea.
o Alejandra Iturrioz Andre
Txit Garaia, Ordiziako Udaleko Alkatesa.
o Manu Isuskiza Jaun Txit
Garaia, Euskadiko Igeriketa Federazioko Lehendakaria.
o Jexux Artetxe Jaun Txit
Garaia, Gipuzkoako Igeriketa Federazioko Lehendakaria.
Batzorde Antolatzailean izango
dira:
o LEHIAKETAREN ZUZENDARITZA ETA
IDAZKARITZA: Pepe Alonso.
o BATZORDE TEKNIKOA: Igor Mate.
o BATZORDE EKONOMIKOA: Joseba
Salgado eta Eukeni Lopez.
o KOMUNIKAZIOA ETA
ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK: Josetxo Elkoro eta Itziar López-Vailo.
o LOGISTIKAKO BATZORDEA: Itziar López-Vailo.
Antolakuntzaren
egoitza ofiziala honako hau izango da:
Gipuzkoako Igeriketa
Federakuntza
Anoeta Pasealekua, 5
20014 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tfnoa: 943 469 536 / Faxa:
943 465 688
e-maila: gif@igeri.net / jelkoro.majori@udal.gipuzkoa.net
/
cneaso@yahoo.es
http://www.igeri.net
/ http://www.igeri.net/eguberri/ordizia
/ http://welcome.to/easo
|